jueves, 22 de enero de 2015

MONUMENTU MEGALITIKOA

M0NUMENTU MEGALITIKOA

Monumentu megalitikoa, arkitekturaren lehenengo zirriborroa, gizakiak iraunkortasunez eraikitzeko izan duen borondatearen eta gaitasunaren lehenengo adierazpena da.
Trikuharria hileta-monumentua da, nolabaiteko panteoia, eta giza taldeak bertan hilobiratzen ditu bere hilak. Zoruan kokaturiko lauza handiek osatzen dute; horiek ganbera nagusia mugatzen dute, eta horren ardatza sarritan ekialdera begira egoten da. Horrela, gorpuen burua gehienetan Eguzkirantz orientaturik egoten zen. Zoruan sarturiko lauza handien gainean, trikuharriaren sabaia edo estalkia dago. Multzo osoa, gainera, lurrez edo harriz estalita egoten zen, eta hori tumulua zen; plano inklinatutzat erabiltzen zen, arrabolen gainean (zuhaitzen enborrak) sarritan oso pisutsua izaten zen estalkia arrastaka eramateko. Hiletaegitura horiek mendialdeetan aurkituko ditugu. Gehienetan, aukeraturiko lekuak (artzaintzako lekuetatik hurbil) ikuspegi bikainak eta garbiak zituen ekialderantz






HAMSA,SAMARA,ADRIAN

No hay comentarios:

Publicar un comentario